Idazle Eskolaren graduondokoa bihar zortzi jarriko da abian, Bergaran

Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano eta Miren Agur Meabe izango dira irakasleen artean

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Edorta Jimenez, Pako Aristi, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Xabier Lopez, Itziar Gomez eta Kristina Lasa izango dira Idazle Eskolaren graduondokoaren bederatzigarren edizioko irakasleetako batzuk. Ikastaroa bihar zortzi hasiko da, urriaren 22an, eta gaur da matrikulazioa egiteko azken eguna.

Bi ikasturtetan egiten den 300 orduko ikastaroa eskaintzen du Idazle Eskolak. Lehenengo ikasturtean, 150 ordu; horietako 120 presentzialak eta gainerako 30ak telematikoak. Bigarren ikasturtean, 150 ordu; horietako 100 presentzialak eta 50 telematikoak. Ikastorduak larunbatetan izango dira, 09:00etatik 13:30era, Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan. Ikasleek tutoretza pertsonalizatua izango dute.

Ikastaroen xedea «ikasleak euskaraz edozein testu mota idazteko gaitzea» da, «dela idazketa literarioa, dela idazketa profesionala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.