Idazle Eskolak urriaren 19an hasiko du 2013-2014ko ikasturtea

Edorta Jimenez, Pako Aristi, Tere Irastortza, Karmele Jaio eta Unai Elorriaga daude irakasle eta tutoreen artean

Erredakzioa
Donostia
2013ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Edorta Jimenez, Pako Aristi, Tere Irastortza, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Joseba Lozano, Itziar Gomez eta Xabi Lopez dira Eusko Jaurlaritzak homologatutakoIdazle Eskolaren 2013-2014ko graduondokoan irakasle eta tutore lanetan ariko diren idazleetako batzuk. Aurtengo urrian hasi eta datorren urteko ekainera bitarte, larunbatero, hainbat genero eta motatako lanak idazten eta zuzentzen erakutsiko diete idazle irakasleek ikasle idazle-gaiei. Izena emateko epea urriaren 14an itxiko da, eta ikasturtea 19an hasiko da. Graduondokoaren helburua «ikasleak edozein testu mota idazteko gaitzea» da, «dela idazketa literarioa, dela idazketa profesionala», arduradunek jakinarazi dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.