Idazle Eskolak Telesforo Monzon omenduko du gaur, Bergaran
Telesforo Monzon omenduko du gaur Bergarako Idazle Eskolak. Monzonen lanak irakurriz eta Bergaran ibilaldia eginez emango diete hasiera mintegiei. Jerardo Elortza euskal literatura eta historian aditua izango da gidaria. Monzonen etxeko atarian irakurriko dituzte hainbat testu, eta beste hainbat idazleren aipamenak ere egingo dituzte, hala nola Antero Apaolaza, Koldo Elizalde, Ebarista Espinosa, Josu Oregi, Justo Garate eta Frantzisko Xabier Munibe Peñafloridako Kontea. Hainbat geraldi egingo dituzte, idazle horien eta batez ere Monzonen testuak irakurtzeko, eta hainbat kantu kantatzeko beta ere hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu