Ibarrola, «erreferente» baten galera

Agustin Ibarrolaren heriotzak erreakzio soka luzea eragin du berehala. Miresmen eta esker on mezuak izan dira nagusi.

AGUSTIN IBARROLA
Agustin Ibarrola artista. EFE
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko azaroaren 17a
14:30
Entzun

Gaur goizean eman dute Agustin Ibarrolaren (Basauri, Bizkaia, 1930 - Bilbo, 2023) heriotzaren berri, eta albisteak erreakzio andana eragin du berehala.

Tristuraz jaso dute albistea arte munduko hainbat eragilek. Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Oteiza museoak, esate baterako, nabarmendu dute XX. mendeko «ezinbesteko figura» izan dela.

Politikagintzan ere hainbat kidek goraipatu dute artista. Kasurako, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du euskal kulturaren «erreferentzia oso garrantzitsu bat» joan dela. Patxi Lopezek, bestalde, «borrokalari nekaezin eta duintasunaren erreferente» gisa definitu du Ibarrola.

Artistarekin kritiko agertu denik ere bada. Hedoi Etxarte, esaterako: «Bitxia da artista batek, bizitzan aurrera egin eta proiektu askatzaileen parte izatetik proiektu zapaltzaileekin bat egiterako jauzian, iparra galtzeaz gain, artelan nabarmenak egiteko gaitasuna galtzen duenean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.