Iaz 2012an baino %4,5 ikusle gehiago bildu zituen Euskadiko Antzoki Sareak

Guztira 1.835 emanaldi programatu zituzten sareko Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 54 aretoetan, horien %27 euskaraz

Iñake Irastorza eta Ana Elordi, 100 metro karratu obran. JAGOBA MANTEROLA / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Sarea elkarteko kideen ustez, antzerkira joateko ohitura berpizten ari da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Euskadiko Antzoki Sarearen memoria aurkeztu zuten atzo, Bilbon, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburordearekin batera. Datuen arabera, iaz 2012an baino %4,5 ikusle gehiago bildu zituzten eskainitako ikuskizunek.

Emanaldien kopuruak ere gora egin du. Izan ere, 2012ko zifrekin konparatuta, %6,6 emanaldi gehiago programatu ziren: 1.835 guztira. Kopuru horren %27 euskaraz eman zen. Gainera, haurrentzako programatutako antzezlanen %70 euskaraz izan ziren.

54 antzoki eta areto publikok osatzen dute Sarea une honetan: Arabako lauk, eta Bizkaia eta Gipuzkoako 25nak

Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez, 1,5 milioi euro eman zituen iaz arte eszenikoen sorkuntza, formazio eta ekoizpenerako; 2013an baino %14 gehiago, alegia.

Diputazioek Sarearen barruan ematen diren ekoizpenen programazioan laguntzen dute: aurrekontuaren %20 betetzen dute —825.000 bat euro—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.