Irulegiko eskua

«Ia sinetsita geunden euskaldunak analfabetoak zirela Antzinaroan»

'Irulegiko eskua' aurkitu zuteneko indusketa lanen xehetasunak eman dituzte hainbat ikerlarik. Aranzadi zientzia elkarteak bideo batean bildu ditu azalpenak.

2022ko azaroaren 14a
11:24
Entzun

Azken Burdin Aroko aztarnak ikertzen ari zirelarik topatu zuten eskua, inor gutxik halakorik esperoko ez zuenean. «Hitzik gabe gelditu nintzen. Malkoa ere atera zitzaidan». Hala gogorarazi du Leire Malkorra arkitekto eta Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariak indusketa lanena bizi izandakoa. Joaquin Gorrotxategi EHUko Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedradunari ere, antzeko gertatu zitzaion, dioenez: «Aurkikuntzaren berri izandakoan, bihotzekoak eman zidan, egia esateko».

Ikusi gehiago:Joakin Gorrotxategi: «Ematen du hizkuntza asko aldatu dela, eta ematen du ez dela batere aldatu»

Izan ere, Gorrotxategik iradoki du orain arte izaniko teoria asko dudan jartzeko modukoa dela Irulegiko eskua. «Agertuko zenik edo aurkituko genuenik susmatu ere egiten ez genuen testu bat da, ia sinetsita baikeunden euskaldunak analfabetoak zirela Antzinaroan».

Hain justu, indusketa lanetan eta ondoko azterlanean zebiltzala bizi izandakoak kontatu dituzte hainbat zientzialarik, bideo batean. Esaterako, Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filolosofiako katedradunak zehaztasunez oroitarazi ditu ateratako lehenbiziko ondorioak: «Ikuspuntu formal batetik begiratuta, brontzezko xafla bat da. Zabalik dagoen esku baten forma du, eta testu bat dauka, karaktere paleohispaniarretan eta hizkuntza baskoian idatzia».

Ikusi gehiago: Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K. a. I mendekoa: 'sorioneku'

Aurkikuntza handi bat egiteak dakarren plazerez, hala azaldu du topatua: «Ezusteko bat dago: lehen hitza sorioneku da, eta, testua transkribatzeko orduan, oso azkar eta garbi irakurri eta interpretatzen da euskaraz dagoela idatzia». Dioenez, «ez dago dudarik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.