«Hutsetik egonkortzera» igaro da Etxepare Institutua bi urteko epean

Aizpea Goenagak esan du euskal kulturak eta euskarak munduan ateak irekita edukitzea ahalbidetu dutela

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariaren ustez, erakundeak «hutsetik egonkortzerako» bidea egin du bi urtean. Horixe adierazi zuen atzo Donostian, elkarteak bi urtean egindako lanaren balantzearen berri emateko agerraldian. Goenagari iruditzen zaio Etxepare Institutuak ahalbidetu duela euskal kulturak eta euskarak mundu osoan «ateak irekita» edukitzea. «Hara eta hona» ibili dira elkarteko kideak, plan estrategikoa egonkortzeko ahaleginean. Irakurle postuak, katedrak, sortzaileei eta industria kulturalari emandako laguntzak, beste instituzio batzuekin landutako itunak eta marka baten sorkuntza zein horren hedakuntza dira, hain zuzen, planaren zutarriak.

Aurrekontuari dagokionez, 2,7 milioi eurokoa da. Goenagaren irudiko, proiektuak abiarazteko behar zuen baino txikiagoa da kopuru hori. Halere, onartu du martxan jartzeko tokatu zaien momentua «oso txarra» dela. Etorkizunerako egitasmo asko dauzkate pentsatuta —ez zuten haien berri eman—, eta Mari Jose Olaziregi Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendariaren ustez, «makineria elikatzen» segitu behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.