Dagoeneko hirugarren abentura sorta kalean dugu Bigaren jarraitzaileok. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia-ren 22 pasarte ditu liburuak, eta, beti bezala, denbora- pasa sorta bat azken bi orrialdeetan.
Formatua eta ezaugarriak errepikatzen dira: barrea eta ezustea bilatzen dituzten irakurgaiak dira, bi orrialde luzatzen direnak —orri bakarreko salbuespena salbu—, gertakari xumeak guztiak, eskolan edota etxean gertatzen direnak, aurreko liburuetako pertsonaiekin. Umore eta ezusteko gag hauek garatzeko, Bigaren ahalmen bereziak izaten dira motor nagusia, orain tamainaz aldatzen, orain formaz edo kolorez, baina ahalmen guztien gainetik bere irudimena eta jarrera dira giltza.
Arketipoen banaketak hor jarraitzen du: Leoi kameleoia Bigaren ifrentzu gisa portatzen, Biff idia eta Kyle krokodiloa ahulen jazarle, Kara dortoka Bigarekin maiteminduta, Banbu panda-hartza lagun min gisa.
Familia giroko abenturak ugaritu egin dira aurreko zenbakiekin alderatuta, eta, gainera, familiako bi kide berri agertzen dira: birramona eta osaba altxor-bilatzailea.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Biga 3'
Huts egin gabe
Idazlea: Romain Pujol. Ilustratzailea: Vincent Caut. Itzultzailea: Aintzane Atela. Argitaletxea: Astiberri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu