Hurrengo kaierak, Alda Merini eta Saint-John Perse

2021eko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Udazkenean beste bi liburu berrirekin emendatuko da Munduko Poesia Kaierak bilduma, eta, horrenbestez, 40 zenbakira iritsiko da, 2014ko martxoan abiatu zenez gero.

Alda Merini (1931-2009) poeta italiarra itzultzen dihardu Aiora Enparantzak. Eugenio Montale, Salvatore Quasimodo eta Giorgio Manganelliren adiskidea izan zen Merini. Obra oso zabala argitaratu zuen.

Saint-John Perse (1887-1975) idazle frantsesaren poemak euskaratzen ari da Santi Leone. Literaturako Nobel saria jaso zuen 1960an. Andre Gide eta Paul Valeryren adiskidea izan zen. AEBetara alde egin zuen Vichyko gobernuaren garaian, eta han landu zituen bere liburu ezagunenetako hiru: Exil, Pluies eta Neiges.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.