Hortzmuga eta Organik konpainiak Tarregan ariko dira, merkatu berrien bila

'Yo estuve allí... y no lo contaron como yo lo ví' eta 'Carneros' obrak aurkeztuko dituzte, Euskal Teatroa gunean

Organik dantza-antzerki konpainiaren lana, Carneros. ORGANIK DANTZA ANTZERKI.
Bilbo
2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Herriko bi antzerki konpainia izango dira Tarregan (Herrialde Katalanak) 32. Antzerki Ferian, irailaren 6tik 9ra arte: Hortzmuga Teatroa eta Organik dantza-antzerki konpainia. Europako antzerki eta dantza programatzaile, agente eta artisten topagune garrantzitsuenetakoa da Tarregakoa. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin,Euskal Teatroa izeneko gunea izaten da urtero Kale Antzerkiko Tarregako Ferian, eta horretan ariko dira Hortzmuga eta Organik.

Euskal Teatroak hamazazpi urte daramatza Tarregako azoka horretan parte hartzen, eta dagoeneko Euskal Herriko taldeak nazioarteko merkatu berrietara heltzeko«ezinbesteko bitartekoa» bilakatu dela adierazidu Mikel Toral Eusko Jaurlaritza- ko Kultura Sustatzeko zuzendariak.

Tarregakoa urtero iraileko bigarren asteburuan egiten den nazioarteko azoka bat da. Jordi Duran azokako zuzendariak azaldu duenez, «antzerki munduko hainbat genero eta ikuskizun eskaintzeko tokia da». Hala ere, azoka bat izateaz gain, bertaratzen diren ikusleek hainbat ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute, eta azokari jai kutsua ere emango diote.

Euskal Herriko teatro taldeak

Hortzmuga Teatroa konpainiak Yo estuve allí y... no lo contaron como yo lo ví (Ni han egon nintzen... eta ez zuten nik ikusi bezala kontatu) ikuskizuna antzeztuko du, irailaren 7an eta 8an. Lan hori boterearen, politikaren eta komunikabideen arteko loturari buruzko hausnarketa kritikoa da. «Horrekin, komunikabide batzuek albisteak modu interesatu batean erabiltzen dituztela salatu nahi dugu», jakinarazi du Izpiñe Sotok, antzerki taldeko kideak. Bihar, igandearekin, obra hori antzeztuko dute Bilboko Errekalde auzoko plazan, 22:00etan; «ikusleen harrera zer-nolakoa izango den jakiteko», Sotok azaldu duenez.

Organik dantza-antzerki konpainiak Carneros (Ahariak) kaleko dantza ikuskizuna aurkeztuko du, irailaren 7, 8 eta 9an. Ikuskizun horretarako, Euskal Herriko hainbat herritan oraindik ere egiten diren ahari topeetan oinarritu dira konpainiako kideak. Irudi horrekin hausnarketa bat egin nahi izan dutela azaldu du Natalia Mongek, taldeko zuzendariak. «Gizakiok, modu batean edo bestean, behin eta berriro egiten ditugu min egiten diguten gauza asko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.