Arte eszenikoak

Horman Poster kolektiboak 'Iragan perfektua' antzezlana estreinatuko du Kultur Maratilan, hilaren 28an

Halaber, Metrokoadroka kolektiboak 'Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek?' antzezlana aurkeztuko du martxoaren 1ean Leioan, Artedramak eta Kultur Leioak antolatutako ekinbidearen barruan.

Irune Berro Urrizelki.
2013ko otsailaren 20a
17:19
Entzun

“Ez dira hain beltzak igarkizunak, ez dira itzalak hain luzeak,” Jon Gerediaga idazleak eta Artedramako kideak dioenez. “Ez da ilunegia esperantza. Zabaldu maratila, ireki leihoa. Lanean ari dira etengabe sormenaren laborategi eta tailerrak. Zabal-zabalik euskal artearen lantegiak. Joka mailuak tinko”. Horren adibide garbia da Kultur Maratila, Artedramak eta Kultur Leioak antolatutako ekinbidea. Horren barruan, lau antzezlan, musika eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizun bat eta kontzertu bat izango dira, Leioan, hilaren 28tik martxoaren 3ra bitartean.

Horman Poster kolektiboak Iragan perfektua estreinatuko du hilaren 28an, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra aktoreekin. Aldiz, Metrokoadroka koletiboak Poza: Zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlanaren aurrestreinaldia egingo du, martxoaren 1ean. Egun horretan, halaber, Xabier Lizasok eta Andoni Egañak Bi arreba aurkeztuko dute, musikaz eta bertsoz osaturiko lana. Horretaz gain, Rouge Eleak Biutz antzezlana eskainiko du martxoaren 2an. Anariren kontzertua ere izango da martxoaren 2an. Tartean Teatroak itxiko du Kultur Maratila martxoaren 3an, Lingua Nabajorum antzezlanarekin.

Kultur Leioan egingo dituzte emanaldi guztiak. Sarrerak sei eta zortzi eurotan daude salgai. Halaber, lan guztiak ikusteko txartel bat erosteko aukera ere izango da, 30 eurotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.