«Hori ni nintzenak idatzi du, ez nik»
«Guztiz lan klandestinoa izan zen. Nik ez nuen publikatu nahi hasieran». Aurten dira 50 urte Urretabizkaiaren ahots literarioa lehen aldiz argitara atera zela, San Pedro bezperako poemak lanarekin. Lur taldean zebilen orduan: andrazko bakarra zen —«ez zen arraroa niretzat; txikitatik irakurri dut asko eta beti egon dira emakumeak»—; taldearen Euskal Literatura 72 lan kolektiboan argitaratu zen poema bilduma. Dioenez, Aresti edo Aragonen tankerako olerkiak idatzi nahi zituen: «Franco bizirik zegoen oraindik; bazeuden beste urgentzia batzuk». Baina lan «intimoago bat» atera zitzaion, haurtzaroaz, maitasunaz, aitaz eta beste aritu baitzen. «Urtebete zen aita hil zela; egon zen gerran, heriotzara kondenatua, gero zama horrekin, ama ere kartzelan egona... eta idazten hastean amak esan zidan: 'Saltsatan sartzea ere...'». Edonola ere, argi du: «Hori ni nintzenak idatzi du, ez nik». Egungo idazleak ere tarteka idazten ei du poemaren bat. «Hori bai dela txinparta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu