Hontza Donostiako liburu denda itxiko dute

Lokalak erosle bat daukanean itxiko dute atea, behin betiko.

(ID_17363477755095) Hontza Donostiako liburu dendaren ataria.
Hontza Donostiako liburu denda. IRITXULOKO HITZA
Beñat Parra (Irutxuloko Hitza)
2025eko urtarrilaren 8a
15:00
Entzun

Donostiako beste saltoki historiko batek agur esango du laster: Okendo kaleko Hontza liburu dendak. Lokala salgai zegoela jakin zen atzo (1,4 milioi euroan), eta saltokiaren itxiera baieztatu du gaur Ramon Tatiegi arduradunak, El Diario Vasco egunkariari egindako adierazpenetan, baita azaldu ere «belaunaldi errelebo faltagatik» hartu dutela erabakia. Lokalak erosle bat daukanean itxiko dute atea, behin betiko.

Denda oso maitatua da Hontza donostiar askorentzat, egindako ibilbide luzearengatik eta beti eskaini izan duen liburu eskaintza eta arreta zainduarengatik. Hain zuzen ere, euskararekin konpromiso argia dute, euskal literaturari garrantzia ematen baitiote.

Albiste osoa irakurgai Irutxuloko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.