Hondeagailu batekin egindako indusketa lanek Iruña-Veleiari kalte egin diotela salatu dute

Iruña-Veleia Martxan taldeak jarri du salaketa, Arabako Probintzia Auzitegian. Diputazioak konspiratzailetzat hartu du salaketa, eta ziurtatu du prestigioa kendu nahi dietela.

Iruña-Veleia aztarnategia. ARABAKO FORU ALDUNDIA
iraia vieira gil
2023ko uztailaren 21a
14:45
Entzun

Iruña-Veleia Martxan taldeak salatu du Arabako Diputazioak hondeamakina batekin egindako indusketa lanek biziki hondatu dutela aztarnategi arkeologikoa. Arabako Probintzia Auzitegian jarri dute salaketa, baina oraindik ez dute inolako erantzunik jaso. Xabier Gorrotxategi arkeologo eta Geografia doktorearen ustetan, indusketa lan horiek ez dute balio arkeologikorik, aztarnategian kalteak besterik ez dutelako eragin.

Elkartearen arabera, zehazki, hiru metro zabal, ehun metro luze eta metro bat baino gehiago sakon den zulo bat egin dute aztarnategiko harresian. Horrez gain, hiru metro eta erdiko luzera duen zulo bat egin dute harresi horretako atean, urteetan zehar bertan sortutako geruzak apurtuz. Grafitoen egiazkotasuna ikertzeko, gainera, behar bezalako froga arkeometrikoak egiteko eskatu dio elkarteak diputazioari.

Diputazioak, berriz, konspiratzailetzat hartu du salaketa, eta zalantzan jarri du salaketaren funtsa. Ziurtatu du Iruña-Veleian egiten ari diren lanak «profesionalak» direla, eta arkeologia kalitate irizpide guztiak betetzen dituztela indusketa lanak egiteko. Iruña-Veleia Martxan taldeari leporatu dio langileen prestigioa deuseztatzeko kanpaina bat egiten ari direla, eta teoria faltsuak defendatzen dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.