Hondarribiko Blues Jaialdiak Henry Gray omenduko du

Lurrie Bell, Shemekia Copeland eta Deitra Farr & Raphael Wressning's ariko dira uztailaren 14tik 17ra

Henry Gray pianista izango da jaialdiko izar nagusia. BERRIA.
2016ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
MUSIKA. Henry Gray (Louisiana, AEB, 1925) pianista omenduko du aurten Hondarribiako Blues Jaialdiak. Estatubatuarrak Hondarribia Blues saria jasoko du (txapela) uztailaren 16an, Bentako oholtza nagusian, han emango duen kontzertuaren aurretik. Junior Watson gitarristak, Fred Kaplan teklatu jotzaileak eta Bob Corritore ahoko soinu jotzaileak osatutako hirukoteak lagunduko dute Gray kontzertuan.

Harena izango da uztailaren 14tik 17ra egingo den jaialdiko izen handiena —ez alferrik partekatu du oholtza Muddy Watersekin, Howlin' Wolfekin eta The Rolling Stonesekin—, baina festibalak beste hainbat artista ekarriko ditu Euskal Herrira. Hala, Lurrie Bell, Shemekia Copeland, Deitra Farr & Raphael Wressning's, Eric Slim Zahl & The South West Swingers, Junior Watson & Fred Kaplan, Mr. Sipp, No More Blues, Swett Marta & The Blues Workers, Red House, Big Mama Montse eta Tofol Martinez ariko dira, besteak beste, jaialdian. Horien artean izango da, halaber, Serious Business Zumaiako (Gipuzkoa) taldea ere. The Etta James Experience taldeak, berriz, blues eta soul kantari estatubatuar ospetsua omenduko du bere kontzertuan.

Lau oholtzatan egingo dira kontzertuak antolatzaileek jakinarazi dutenez, eta guztiak izango dira doakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.