'Hondalea' deitu du Iglesiasek irlarako egindako eskultura
ARTEA. Cristina Iglesiasek Hondalea izena jarriko dio Donostiako Santa Klara uhartean jarriko duen eskulturari. Itsasoaren sakontasunari egiten dio erreferentzia hitzak, eta Beñat Sarasola idazlearekin aritu da Iglesias haren gaineko ikerketa lanetan. Itsasargiko etxea hutsarazi dute, hamabost tonako brontzezko pieza sartzeko, zeina udaberritik aurrera bisitatu ahalko den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu