Hizkuntza eta mitologia lotuko ditu Euskararen Jatorriaren Biltzarrak

Roslyn M. Frank, Juan Inazio Hartsuaga, Felix Zubiaga eta Xabier Renteria mintzatuko dira hilaren 25ean

Erredakzioa
Donostia
2013ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Roslyn M. Frank, Juan Inazio Hartsuaga, Felix Zubiaga eta Xabier Renteriak hartuko dute parte, hitzaldi banarekin, Lazkaon (Gipuzkoa) maiatzaren 25ean egingo den Euskararen Jatorriaren Biltzarraren zortzigarren ekitaldian, Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia izenburupean. «Hizkuntza-mitologia bikote gisa gutxitan landu da, eta biltzarrak hutsune hori bete nahi du», azaldu dute antolatzaileek.

Ataungo San Gregorio auzoko Joxemiel Barandiaran museora egindako bisita gidatua, Jorge Oteizari egindako omenaldi bat, Antonio Laguardiak idazkera iberiarraz emandako azalpenak, liburu aurkezpenak eta Iruña-Veleiari buruzko azken berrien zabalkundea ere sartu dituzte egitarauan.

Hainbat argitalpen berri

Biltzarrean aurkeztuko diren argitalpenen artean, honako hauek daude iragarrita, besteak beste: Fernando Bustillo, Roslyn M. Frank eta Alfontso Martinez Lizarduikoaren Antzinako euskal matematikaz zenbait burutazio (Gaiak); Tom Ziemke, Jordan Zlatev eta Roslyn M. Frankek koordinatutako Body, Language and Mind I. Embodiment (Mouton de Gruyter); Tom Ziemke, Jordan Zlatev eta Roslyn M. Frankek koordinatutako Body, Language and Mind II. Sotiocultural Situatedness (Mouton de Gruyter); eta Roslyn M. Franken En torno a un mito: el euskera y el indoeuropeo (Hordago).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.