Esti Markez

'Hitzekin jolasean'

Diskoetxea: Egilea editore.

2022ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Hamar kantu aski entzungarri bildu ditu Esti Markezek bere debuteko diskoan. Maitasun kantuak dira, xalotasun eder batez jantziak eta, hiru izan ezik, beste denak berak idatzi ditu, musika guztiak konposatzeaz gain. Aitarekin konpartitutako disko haren ostean, pausorik zailena ematera ausartu da: bakarkako bidea lantzera, alegia. Iker Lauroba alboan edukitzea segurtasun bermea den arren, Markezen ahotsa da protagonista hemen. Ahots goxo eta teknikoki aparta, berezkoa daukan tinbre liluragarriak janzten baititu diskoaren zirrikitu guztiak. Zer esanik ez bi ahotsetan aritzean, sortzen duen magia harrigarria baita, lanari izena ematen dion kantuan bezala. Pop-rock egitura hartzen duen momentuetan lortzen du, akaso, dirdirarik handiena; bateriak eta gitarra elektrikoak ematen dioten bizitasunak diferentzia markatzen baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.