Hitzaldiekin gogoratuko dute Barandiaran, hil zenetik 20 urte direla eta

Concepcion de la Rua, Jesus Altuna eta Joxe Arregi mintzatuko dira Ataun, Iruñe, Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Jose Migel Barandiaran Fundazioak hitzaldi ziklo bat antolatu du, Ataungo arkeologo eta antropologoa gogoratzeko haren heriotzaren 20. urteurrenean. Bost saio izango dira guztira, denak ere programa berarekin: hamabost minutuko bideo lan baten emanaldia lehenik, eta gero Jesus Altuna arkeologoaren, Concepcion de la Rua antropologoaren eta Joxe Arregi teologoaren hitzaldi bana, hogei minutu ingurukoa bakoitza. Aurreneko saioa Ataunen izango da, Barandiaranen jaioterrian, gaur, 19:00etan, herri antzokian. Ondorengo saioak egutegi honi jarraituz egingo dira: hilaren 24an Iruñean, hilaren 28an Gasteizen, hilaren 30ean Bilbon eta abenduaren 1ean Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.