Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Getxon, Atxekolandetako galerietan

ONDAREA. Getxoko (Bizkaia) Atxekolandetako galerietan eginiko indusketetan historiaurreko aztarnategi bat topatu dute. Duela 5.000 urteko aztarnak aurkitu dituzte bertan —zeramika zati txikiak, silexak eta egur-ikatz aztarnak—, Neolitoko azken garaiaren eta Kalkolitoko hastapenaren artekoak. Aurkikuntzari esker Euskal Herriko garai ezezagunenetariko bat denari buruzko datu gehiago lortu ahal izango dituztela uste du EHUko ikertzaile taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu