Hilberria. Oscar Hijuelos

Hispanoen ahotsa AEBetan

2013ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Amerikako Estatu Batuetara joandako kubatarren semea zen Oscar Hijuelos. 1951n New Yorken jaioa; hantxe hil zen joan den larunbatean, 62 urterekin, tenisean jolasean ari zela. Lan guztiak ingelesez idatzi zituen arren, komunitate hispanoari buruzko gaiak lantzen zituen. Lan esanguratsuenak,The Mambo Kings Play Songs of Love (1989) eleberriak, fikziozko lanari Pulitzer literatur saria irabazi zuen 1990ean. 50eko hamarkadako New Yorken musika latinoak izan zuen zabalkundea islatzen du eleberriak, eta arrakasta handia lortu zuen. Eleberria 30 hizkuntzatara itzulita dago; film bat eta musikal bat ere ekoitzi dute hura oinarri hartuta.

AEBetako literatura hispanoaren erreferentea izan zen idazlearen azken lana Thoughts Without Cigarettes: A Memoir (2011) memoria liburua izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.