Hiru talde ariko dira Euskadiko Musika Garaikidearen Zirkuituan

Gasteiz, Bilbo eta Donostian egingo dira emanaldiak, Musikagileak elkarteak antolatuta

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Laboratorio Klem-Ensemble Kuraia, Krater Ensemble eta Ensemble Espacio Sinkro taldeek bina emanaldi egingo dituzte, irailaren 27tik urriaren 6ra bitarte, Gasteiz, Bilbo eta Donostian, Musikagileak elkarteak antolatutako Euskadiko Musika Garaikidearen Zirkuituaren lehen ekitaldian. Iñigo Aizpiolea Musikagileak elkarteko arduradunak emanaldietara «mentalitate irekiarekin» joateko deia egin du.

Laboratorio Klem-Ensemble Kuraiak (Bizkaia) Luis de Pablo, Maria Eugenia Luc, Octavio Lopez eta Marcelo Ajubitaren lanak emango ditu, Gasteizen eta Donostian; Krater Ensemblek (Gipuzkoa) azken hiru hamarkadetako musikari buruzko ikuspegi bakana erakutsiko du, Donostian eta Gasteizen; eta Ensemble Espacio Sinkrok (Araba) azken teknologiak aplikatuta sortutako musika eskainiko du, Bilbon eta Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.