Musika. GURE AHOTSAK

Hiru proposamen hirugarren urterako

Noiz: Gaur, 19:00etan. Non: Viktoria Eugenia antzokian, Donostian.

2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, emakumezko musikarien ikusgarritasuna bultzatzeko, Gure Ahotsak egitasmoa jarri zuen abian Donostia Kulturak, 2019an. Gaur izango da horren hirugarren kontzertua. Hasieran, Idoia, Matilda, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado ziren agertokian egotekoak, baina Matildak ezin izango du jo, azkenean.

Gaurko emanaldian, aurreko bi urteetakoetan bezala, proiektu berriak eta ez hain berriak ikusi ahalko dira. Idoia Santamaria abeslari, gitarrista eta pianista, esaterako, udaberrian da plazaratzekoa bere lehen diskoa: Ilun eta abar. Orain artean, Olatz Salvadorrekin eta Eñaut Elorrietarekin kolaboratu izan du musikariak, besteak beste.

La Basuren hip-hop doinuak eta Niña Coyote eta Chica Tornado bikotearen rock indartsua, berriz, aspaldiko ezagunak dira musikazaleentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.