Hiriak 120 ekitaldi hartuko ditu Olatu Talka jaialdiaren 7. aldian

Ainhoa Sarasola.
Donostia
2017ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Kultur Hiriburutza hauspotzeko asmoz, D2016 fundazioa 2010ean hasi zen antolatzen Olatu Talka jaialdia. Hiriburutza urtea pasatuta, aurten, lehen aldiz, Donostia Kulturak hartu du bere gain. Herritarren proposamenekin osatu izan dute beti egitaraua, eta hala egin dute aurten ere. Iaz baino gehiago jaso dituzte, gainera, jaialdiak aurrera egiteko duten nahiaren erakusle dena, Jon Aizpurua zuzendariaren hitzetan. Herritar eta eragileen 160 proposamen iritsi zaizkie, eta 120 gauzatuko dituzte, maiatzaren 19tik 21era.

Hiriko musika eskola eta abesbatzetako kideek udaletxeko terrazan egingo duten kontzertuarekin hasiko da jaialdia. Hurrengo egunetan, 60 kontzertu inguru izango dira hirian. Bigarren eskuko, truke nahiz berrerabilera merkatuak ez ezik, Kontxako arkupeetan eskulangileen postuak izango dira gauez aurten ere. Baita ekitaldi gehiago ere: esaterako, maiatzaren 20an, Munduko Festen Topaketa egingo dute. Egun berean izango da egitarauko jarduerarik bitxienetako bat: Aranzadi zientzia elkartearen 70. urteurrena dela eta, elefante baten hezurdura lurperatuko dute Zurriolako hondartzan, eta, paleontologoek gidatuta, tailer batean parte hartu ahalko dute herritarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.