Tapa biguneko liburua da, tamaina estandarrekoa (21x15 cm) eta 132 orrialdekoa. Zaila da etiketa bakarrera makurtzen. Guztira 44 ipuin eta olerki laburretan egituratutako narrazioa—edo eleberritxoa— dela esango nuke.
Orrialdeetan aurrera eta atzera jauzi eginez, aise irakur daitezke testuak, proposamen literario beregainak balira bezala. Hainbat gai eta pertsonaia errepikatzen direla ohartuko gara, baina batasun hau obrari koherentzia ematearren dela pentsa genezake.
Une batean, ordea, konturatuko gara lehen ipuinetik irakurtzen hastea komeni zaigula, zerbait galtzearen ustea gero eta nabariagoa gertatuko baitzaigu: haria jarraitu behar da piezen esanahi osoan ulertzeko.
Errealismo magikoa bezalako etiketa eroso ezartzen zaio aurkituko dugunari. Gaur eta hemen kokatutako kontakizuna da, COVID-19aren pandemiari erreferentzia egiten diona testu batean baina gehiagotan, eta, aldi berean, animalia humanizatuen bidez fabulak eta antzeko irakasbide-testuen baliabideak erakusten dituena, bi-biak fusionaturik.
Esperientzia literario berritzaileetan gozatzen duten gazte zein helduentzat.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Zerak'
Hibridoa
Idazlea: Yolanda Arrieta Malaxetxeberria. Ilustratzailea: Haira Rivero. Argitaletxea: Denonartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu