Hogei urte igaro dira Pedro Espinosa eta Elena Lopez kazetariek Hertzainak taldeari buruzko La confesión radical (Aitorpen erradikala) biografia argitaratu zutenetik. Bat gehiago taldea desegin zenetik. Hori horrela, liburua berriro argitaratzea erabaki dute (Pepitas & Aianai argitaletxearekin orain), protagonista gehiagoren ahotsak bilduz eta material grafikoa gehituz.
Ahots ugari bildu zituzten Espinosak eta Lopezek Hertzainak taldeari buruz liburua idatzi zutenean. Urtebete baizik ez zen igaro taldea desegin zenetik, eta ordukoak dira orain ere aurkeztu dituzten aitorpen ugari. Baina hogei urte pasatzeak ematen duten perspektibarekin, Hertzainak taldeak izan zuen eraginaren inguruan jende gehiagorekin hitz egin nahi izan dute egileek. Besteak beste, Txuma Murugarrenen, Rafa Ruedaren, Fermin Muguruzaren eta Itxaro Bordaren aitorpenak batu dizkiete aurrekoei.
Hertzainak taldeari buruzko 'La confesión radical' berriro argitaratu dute
80ko hamarkadako protagonista gehiagorekin hitz egin dute Pedro Espinosak eta Elena Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu