Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an emango du Azkena gure alde azken birako azkeneko kontzertua, Gasteizko Mendizabalan, eta, gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko bukatu dira sarrera guztiak.
Hilaren 16an eta 17an Barakaldoko (Bizkaia) BECen kontzertu arrakastatsuak eman ostean, Gasteizkoa izango da azken bira labur honetako azken emanaldia.
2019an, Iñaki Igon Garitaonandia Gari eta Josu Zabala taldeko kideak elkartu egin ziren Bilboko Kafe Antzokian eta Euskalduna jauregian kontzertu pare bat emateko, eta oraingoan, berriz, Luis Javier Saiz Txanpi bateria jotzailea ere batu zaie.