Musika. Bastardix
'Herederos de Nadie'
Diskoetxea: Gor Diskak
Hasiberriak dira eta ez dira inoren oinordekoak. Horrela izanik ere, Bastardix bandak Nafarroan sorturiko talde batzuen hutsunea arindu dezake. Bizardunak lotsagabeen punk izaera eta Keltiar Aldea bandaren aldarrikapen zelta gogora ekar ditzakete. Herederos de Nadie estreinako diskoak folk-rock bilduma luze bezain freskagarria du. Gaztelania, euskara eta ingelesa tartekatu dituzte, folk musika tresnak zein elektrikoak uztartu dituzten bezalaxe. Herederos eta Beldurrarekin kantuak bideoklip eran aurkeztu dituzte, baina diskoak ezusteko gehiago ditu. Hijos del Mar oihu pirata, La Danza del Oso instrumentala eta La Patata Irlandesa istorio xelebrea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu