Helsinkiko Guggenheim museoak, Bilbokoarekin guztiz bateragarria izateaz gain, hari aukera berriak ere eskainiko dizkiola uste duela adierazi zuen atzo Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak Finlandiako hiriburuan, hiri hartan eraikitzeko asmoa duten museoaren bideragarritasun azterketaren aurkezpenean. Diseinua, arkitektura eta teknologia izango ditu ardatz nagusi, eraikitzen badute, museo berriak.
Dena den, Bidartek gogorazi du orain Bilboko Guggenheim museoko Batzorde Eragileari dagokiola Helsinkiko museoari betoa ezarriko dion edo ez erabakitzea; Bilboko museoaren arduradunek betoa ezar baitiezaiokete Europan eraikitzekoa den Guggenheim sareko edozein museo egitasmo berriri. Arturo Aldekoa Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko batzarkideak erabaki hori hartu aurretik azterketa bat egiteko eskatu die erakundeei.
Helsinkiko museoari Bilbokoarekin bateragarri deritzo Bidartek
Diseinua, arkitektura eta teknologia izango ditu ardatz nagusi, eraikitzea erabakitzen baldin badute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu