SOSLAIA. Albertina Carri

Hegemoniatik kanpoko soari aitortza

JETMIR IDRIZI.
Ainhoa Sarasola.
2022ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Albertina Carri zuzendari eta aktibistari emango dio aurtengo sari nagusia Zinegoak LGTBI zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiak. Alaitz Arenzana zuzendari artistikoak nabarmendu duenez, «Hego Amerikako sortzaile belaunaldi berri baten ahotsik nabarmenetako bat da. Haren lana etengabeko esplorazio bat da, begirada hegemonikotik kanpo geratzen den guztiari ikusgaitasuna emateko, hizkuntza propioen bidez». Jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo dute, eta Arriaga antzokian jasoko du saria, inaugurazio ekitaldian.

Carrik ibilbide luzea du zinemagile eta aktibista feminista gisa. Hainbat film laburren eta No quiero volver a casa (2000) bere lehen film luzearen ondoren, bidaia bat hasi zuen Roberto eta Ana Maria gurasoen bila: intelektual eta militante iraultzaileak ziren biak, eta 1977ko diktadura militarrak bahitu eta desagerrarazi egin zituen, Carrik 4 urte zituenean. Bilaketa hori Los rubios (2003) eta Cuatreros (2017) lanetan ere islatu zuen.

Hutsunea ulertzeko saio horiekin batera, Carrik sexualitatea ere landu izan du bere zinemagintzan, eta, arau normatiboen aurka, askatasuna eta autonomia aldarrikatu: besteak beste, Geminis (2005) eta La rabia (2008) eta Las hijas del fuego (2018) filmetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.