Hautatu dituzte Kutxa Kulturren joko duten Gipuzkoako hamar taldeak

42 taldek parte hartu dute lehiaketan, eta aukeratuen artean daude Acido C eta Bassmatti & Vidaur

Erredakzioa
Donostia
2014ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Gipuzkoako hamar taldek Kutxa Kultur jaialdiaren hirugarren aldian joko dute, Igeldoko jolas parkean, irailaren 5ean eta 6an. Kutxa Kultur Musika lehiaketaren bidez lortu dute horretan aritzeko aukera Bassmati & Vidaurrek, Hyedrak, Chase The Mayhem-ek, Acido C-k The Animal Within-ek, Luke Arsmtrong-ek Frank-ek (Donostia), Mery May & The Muppets-ek (Arrasate), Indigo-k (Errenteria) eta Ladrones de Gitarras-ek (Errenteria). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 42 taldek parte hartu dute lehiaketan. Festibaleko kontzertuaz gain, beste emanaldi bat ere emango dute irabazleek, baina antolatzaileek jakinarazi dute oraindik ez dutelazehaztu ez non ez noiz izango den.

Lehiaketako irabazleen artean dago, esaterako, Bassmati &Vidaurren pop proposamena. The Kinksen edo The Pastelsen iturritik edanda, melodietan eta konponketa zehatzetan oinarritzen dute haien eskaintza. Nabarmentzekoa da, aldi berean, Hyedra-koen post-rocka, Chase The Mayhem-en rap-metala, eta Acido C-ko beteranoek 70eko eta 80ko musika beltzerako erakusten duten joera. Luke Armstrongek, berriz, folkera jotzen du, eta atmosfera intimistagoa sortzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.