Odolaren Mintzoa
'Hauskor'
Argitalpena: Egilea editore.
Mundu mailan 1990eko hamarkadan izugarrizko arrakasta lortu zuen musikaXXI. mendera dakarte Odolaren Mintzoa taldekoek: hardcore melodikoa eta punk-rocka eurenera ekarri, eta ukitu propioz plazaratu dute. Hala ere, Kaliforniako irrati formula batean baino gehiagotan ager zitezkeen kantak entzun daitezke laukoteak argitaratu duen hirugarren lan luze honetan, aurrekoen ildotik jarraituz, melodia itsaskorrez beteriko zortzi abesti argitaratu baitituzte usurbildarrek, begiak itxi eta nerabezarora garraiatzea lortuz behin baino gehiagotan. Hitzak ere ez dira ausaz hautatuak, eta ingurukoen parte hartzea ere izan dute. Horrela, Hauskor hau arretaz onduriko lan sendo bat bilakatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu