Haurrentzako lehen lana kaleratu du Idoia Etxeberriak
Juan Kruz Igerabideren 'Serio demonio' nobelatxoarekin batera argitaratu du Elkarrek 'Ez dago argi' lana
Haur literaturan beterano bat eta hasiberri bat elkartu ditu Elkarreko Xaguxar bildumak. Idoia Etxeberria kazetariak (Oñati, 1977) Ez dago argi haurrentzako lehen liburua argitaratu du, Eider Eibarren irudiekin apaindutako misteriozko istorioa. Ipuinarekin Lizardi Saria irabazi du Etxeberriak. Horrekin batera, Juan Kruz Igerabidek Serio demonio nobelatxoa aurkeztu du, Jokin Mitxelenaren marrazkiekin osatutako umorezko kontakizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu