Hasier Arraizek politikariak eta idazleak elkartuko ditu gaur Donostian
LITERATURA. Literatura eta politika landu ditu Hasier Arraiz idazle eta euskal politikari ohiak argitaratu berri duen Maitasun keinu bat (Erein) saiakeran. Gaiaz gogoetatzeko, hiru solasaldi egingo ditu datozen egunetan. Gaur egingo du lehena, Donostiako Tabalakeran. Garbiñe Biurrun, Harkaitz Cano eta Jon Maiarekin arituko da Arraiz. Etzi, Bilbon izango da, Bingen Zupiria eta Goizalde Landabasorekin batera. Uztailaren 2an egingo du azken saioa, Gasteizen: Miren Larrion, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinekin solastatuko da bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu