Haren hitzetan

2011ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
«Konspiratzaile batzuk ginela dut gogoan, beti geunden buruari bueltak ematen egoera iraultzeko modua aurkitu nahian. Zerbeza artean gauza asko pentsatzen genuen eta bururatu zitzaigunetako bat Rock Radical Vasco-rena izan zen. Jende askok kritikatu nau –eta gaitu– horregatik, kristorenak esan dituzte guregatik. Ez zait batere axola, oso harro nago, letra larriekin, termino hori sortzeaz. Zergatik? Garai haietan inork ez zuelako pentsatzen Espainiako Estatuko periferiatik ezer interesgarririk irits zitekeenik[...]. RRVa ez genuen guk sortu, sortuta zegoen, existitzen zen eta edozein kontzertutan ikusten zen».

Argia, 2005-XII-11

«80ko hamarkadaren hasieran [...] Iruñeko tabernetan jada sumatzen zen kultur aldaketa bat, baina oraindik ez zen ikusten, apenas egiten baitzen rock kontzerturik. Urkok edota Benito Lertxundik jada ez zuten euskal gazteria ordezkatzen. [...] Aldaketa gogo hori bideratzea eta zabaltzea egokitu zitzaigun, oso garbi baikenuen egin behar zela. Horretarako, hainbat hesi bota behar izan genituen; esaterako, abertzaletasuna eta rock kultura bateraezinak zirelako ustea».

Aho bete doinu, 2001-XII

«80ko hamarkadan, Euskal Herrian ez genuen Madril modernitatearen erreferentzia gisa hartzen. Krisi ekonomikoak, langabeziak, industrializazioak, GALek eta PSOEko gobernuak ekarri zizkigun beste hainbeste berrikuntzak ez gintuen bereziki zoriontsu egiten. Madrilgo movida-ren espiritu hedonista hura ez zen Euskal Herriko herri eta fabrikaz betetako auzoetara heltzen».

Ladinamo, 2004-III-27



«Gogoratzen dut Bilboko El Correo-k gogorki eraso ziola mugimenduari [RRVari]. Haientzako munduko gauzarik kaltegarriena zen. Bazen Donostian gure diskoak jartzen ez zuenik, kontuan hartzen ez gintuenik. Rock Deluxe-rako edo horrelakoetarako euskal rock berriaren inguruko txostenak egiten zituztenean, inork ezagutzen ez zituen taldeak ageri ziren, eta sekula ez RRVkoak».

Salda badago dokumentala, 2001

«RRVk bizitza osorako kantu klasikoen bilduma bikain bat utzi zigun; baina, zoritxarrez, haren inguruko mitifikazio bat sortu da, denborarekin zama bihurtu dena. Gaur egun oso musika interesgarria egiten da Euskal Herrian, eta ez dut ulertzen zergatik zenbait gaztetxetan orduko musika edo makina zatarra jartzen den».

Aho bete doinu, 2001-XII



«Internetetik kanta bat hartzea ez da ekintza iraultzailea. Internetetik kanta bat hartzea da. Kito. Dirua telekomunikazio enpresa handi bati ematen diozu, eta egileren bati jatekoa ukatu. Egile hori Bruce Springsteen bada, ongi. Baina egilea Victor Jararen familia bada, gaizki, oso gaziki ari zara».

Berria, 2006-IV-14



«Trantsizio garaian gaude, baita musikan ere. 80ko hamarkada oso indartsua izan zen, 90ekoan eutsi egin genion, baina beheraka goaz. Eztanda txiki bat falta dugu, nahiz eta talde onak dauden».

Berria, 2006-III-25
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.