Hanka labur, baina gorputza mardul

'Gezurren txoria'. Alberdania argitaletxea.
'Gezurren txoria'. Alberdania argitaletxea.
2025eko urtarrilaren 18a
04:05
Entzun

'Gezurren txoria'

Idazlea: Msuswa P. Mabena. Ilustratzailea: Dale Blankenaar. Itzultzailea: Ibon Plazaola. Argitaletxea: Alberdania

Aspertuta dagoen izen bitxiko haur bat: Makanbatxa. Hiru arreba: Ntombi, Nozipo eta Ntazi. Helduak: ama eta amona Gogo. Erlea. Txori berezi bat: «gezurren txori pikaroa». Bihurrikeriak.

Marrazketa geometrikoa, hiruki apaindu mordoarekin; hiruki begidunak, horiz, berdez eta arrosaz margotuak, leun, akrilikoan, kolore apaletan. Hiruki bizidunak guziak, gezurren txoria gorpuzten duten hirukiak. Bihurrikerien ekaia, forma anitzetan, hiru kolore hauetan ere. Gainerako irudiak zuri-beltzean, karratu eta borobilak nagusi: zorua, oheak, pertsonaiak, tresnak... Eskuz egindako irudiak dira, oinarri zurrun batean zirriborratutakoak, margo akrilikoarekin, ndebeletarren eran.

Ipuin tradizional baten eran kontatua dago, ahozkoa deitzen zaion molde horretan, portaera zuzena zein den aldi oro ebatzi dezan irakurleak, jolas dialektiko moduan, alegia, dena delakoa gertatzean zuzen jokatzen ez duenak zer egiten duen gaizki azpimarratu behar du irakurleak.

Gezurra eta haren ondorioak, Afrika hegoaldeko Ndebele kulturako eran adieraziak, ahoz nola, margoz hala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.