'Handia', 'Bi txirula' eta 'Converso' saritu dituzte 'Zinemaldia.Cat' jaialdian
ZINEMA. Euskal Herrian sortutako hiru film saritu zituen Zinemaldia.Cat jaialdiak joan den igande gauean: Handia-k, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako filmak, fikziozko lanik onenaren Urrezko Txapela lortu zuen; Converso-k, David Arratibelen lanak, dokumental onenarena; eta Bi txirula-k, Iñigo Garcia Arrizabalagaren filmak, berriz, euskarazko lan onenaren Azkue Fundazioa-Urrezko Txapela. Girona zinemetan banatu zituzten sariok, amaiera ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu