Hamazortzi film emango dituzte Ikuspuntuko Sail Ofizialean

Hamalau herrialdetako hamar film luzerekin eta zortzi laburrekin osatu dituzte lehiaketako hamar programak.

Al borde del agua filma. IKUSPUNTU JAIALDIA.
2023ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
ZINEMA. Martxoaren 27tik apirilaren 1era bitarte egingo dute Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XVII. aldia, Iruñean, eta Sail Ofizialeko lehian izango diren filmen berri eman dute. Besteak beste, Ignacio Aguero, Miryam Charles, Alassane Diago eta Sharon Lockhart zinemagile ezagunek parte hartuko dute, baita Peru Galbete, Gabor Varga eta Malena Zambrani hasiberriek ere.

Denera, 800 film inguru aurkeztu dituzte, 60 bat herrialdetakoak. Hautatutako hemezortzi filmak hamalau herrialdetan eginak dira; horietatik bi, Euskal Herrian: Peru Galbeteren Bide bazterrean hi eta ni kantari; eta Maria Elorzaren eta Iñigo Salaberriaren Al borde del agua (Uraren ertzean).

Lan horietatik sei lehen aldiz erakutsiko dituzte jendaurrean: Bide bazterrean hi eta ni kantari; Al borde del agua; Teléfono, Navidad; Apocalipsis 20 21 22; Tembiapo Pyharegua; eta Boulevards de la Senne. Dena dela, beste guztiak ere lehen aldiz pantailaratuko dituzte Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.