Ostiralean ekin zion Lekuek festibalak aurtengo edizioari, eta, harekin, jaialdiaren lehen hamarraldia ospatzeko egunei. Orain arte urtez urte egin bezala, hainbat adierazpen eta interes artistikoren topaleku bilakatuko dira Gernikako (Bizkaia) txoko batzuk astebetez, hala nola Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnasoa, Lizeo antzokia eta herriko beste zenbait taberna.
Ostiralean ekin zioten aurtengoari, eta, besteak beste, Kiko Veneno, Los Sara Fontan eta Mahoma Sazen emanaldiak iragan dira dagoeneko. Gaurtik larunbatera bitartean, berriz, Joseba Irazoki, Arnau & The Honky Tonh Losers, Vulcanizadas, Gonzalo Portugal, Deniss Alcapone, Nakar, Olaia Inziarte eta Benizze ariko dira, besteak beste.
Kontzertuez haragoko emanaldien artean, halaber, Los xey. Una historia de película filma erakutsiko dute, asteartean; eta Bidehutsek hitzaldia eta entzunaldia eskainiko du, asteazkenean. Egitarau osoa jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke.
LEKUEK FESTIBALA
Hamarkada ospatzeko urtea
Noiz: Martxoaren 17tik 23ra. Non: Gernikan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu