Azken diskotik hamahiru urtera kaleratu du Antton Valverde musikariak bere disko berria: Gaua. Ausentziaren itzala. Albumeko lanak prestatuta zeuzkan, baina itxialdiak galarazi zion grabatzea. Aparteko denbora aprobetxatuta, hamahiru kantuko bilduma bat ondu du Valverdek, hasieran pentsatuak zituenak baino hiru gehiago. Gasteizen abestuko ditu, eta piano doinuekin lagunduko dio ahotsari; Joxan Goikoetxeak akordeoia joko du, Francisco Herrerok biolina eta biola, eta Ivan Carmonak biolontxeloa.
Hainbat sortzaileren izenak txirikordatzen dira diskoko abestietan. Harkaitz Cano eta Arkaitz Mendozaren Malgu da gaua disko-liburuak (Etxepare institutua, 2014) inspiratu ditu hiru kanta berriak. Gainontzekoak egile klasiko zein berrien testuetan oinarritutakoak dira: besteak beste, Xabier Lete, Lauaxeta, Anjel Lertxundi eta Elisa Rueda.
Musika. ANTTON VALVERDE
Hamahiru urteren ostean sortutako doinu berriak
Noiz: asteazkena, hilak 19, 19:00. Non: Gasteizko Vital Fundazioa kulturgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu