Hamahiru bikote ariko dira gaur Segurako Dantza Txapelketan

Hamar bikote gipuzkoarrak izango dira, bi arabarrak, eta Lapurdiko ordezkaritza ere izango da

Aste honetan aurkeztu dute Segurako Dantza Txapelketa. BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2017ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Segura (Gipuzkoa) dute euskal dantzek euren plaza garrantzitsuenetakoa, eta horren isla izango dira gaur bertan jokatuko den Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta ospatuko duten II. Dantza Eguna. Guztira hamahiru bikote ariko dira nor baino nor hobeto, arratsaldeko seietan hasita, Baratze pilotalekuan.

Batik bat Gipuzkoari lotutako txapelketa da Segurakoa, eta hori nabari da parte hartzaileen jatorrian. Hamar izango dira Gipuzkoako bikoteak: Jon Ander Iriondo eta Maider Arrieta (Azpeitia), Gorka Kerejeta eta Leire Eizmendi (Azpeitia-Errezil), Ekain Uzkudun eta Laura Bastida (Azpeitia), Iker Sanz eta Ane Urruzola (Lezo-Villabona), Mikel Subinas eta Maite Beobide (Azpeitia), Julen eta Nagore Berrondo (Errezil), Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga (Azpeitia), Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga (Bergara), Irati Aranguren eta Laire Urresti (Azpeitia-Getaria) eta Xabier Artola eta Idoia Besada (Irura-Pasaia). Azken bikote hori izan zen iazko garailea.

Arabak bi ordezkari izango ditu txapelketan, Beñat Olano- Amaia Uralde eta GorkaEtxeandia-Sara Chaves, laurak Gasteizkoak, eta Lapurditik iritsiko dira Pierre Latasa eta Miren Arbelbide (Urruña-Miarritze).

Bikote irabazleak Nestor Basterretxearen eskultura jasoko du, eta bikoteak ordezkatzen duen udaletxean izango da hurrengo txapelketara arte. Udal bat eskulturaren behin betiko jabe egingo da, baldin eta ordezkatzen duen bikote berak txapelketa hiru urtez jarraian edo bost urtez hiru aldiz txandaka irabazten badu. Horretaz gain, 800 euroko saria, txapela eta lepokoa, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eta Eroskik emandako lau bidaia ere jasoko ditu irabazleak. Bigarren sailkatutako bikoteak 600 euro eta oroigarria jasoko ditu, eta hirugarrenak, 500 euro eta oroigarria. Era berean, jantzi onenarentzako saria ere izango da, 150 eurokoa.

Txapelketaren aurretik Dantza Eguna egingo dute Seguran, bigarren urtez jarraian. Egun osoan dantza egiteko aukera izango daeta bazkaria ere antolatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.