Irudia. Donostia

Hamabostaldia, Goenagaren eskuetan

2018ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Abuztuaren 2tik irailaren 1era egingo da 79. Musika Hamabostaldia, Donostian, baina atzo aurkeztu zuten antolatzaileek aurtengo jaialdiaren irudia izango dena. Juan Luis Goenagak (Donostia, 1950) egin du, eta lur eta harri koloreak nagusitzen dira. Kartela aurkeztearekin batera, aurtengo ekitaldiko opera Gioachino Rossiniren Italiarra Aljerren izango dela jakinarazi zuten. Buenos Airesko Colon Antzokiarekin batera egindako produkzioa da. Mitologia klasikoari ere lekua egingo dio musika jaialdiak ziklo baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.