Hamabi 'jakitun' berri izendatuta, Jakiunde akademiak 56 kide izango ditu
Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak «ospe handiko» beste hamabi jakitun izendatuko dituela jakinarazi du: Andres Arizkorreta ekonomialaria, Mari Isabel Arriortua kristalografoa eta mineralogoa, Agustin Azkarate arkeologoa, Jose Manuel Castells zuzenbide arloko aditua, Enrique Etxeburua psikologoa, Juan Pablo Fusi historialaria, Maria Sonia Gaztanbide medikua, Joaquin Gorrotxategi hizkuntzalaria, Jose Guimon psikiatra, Jose Felix Marti neurologoa, Juan Ignacio Perez biologoa eta Juan Jose Zarranz neurologoa izango dira kide berriak, eta Itziar Alkorta izendatu dute idazkari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu