Hamabi film luze euskaraz Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astean

Viktoria Eugenia antzokiko programazio osoa euskarazko azpidatziekin emango dute

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Azken urteetako ohiturari jarraiki, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko hainbat film euskaraz ikusi ahal izango dira, urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean. Aurreko urteetan bezala, Viktoria Eugenia Antzokiko programazio osoa euskarazko azpidatziekin emango dute (haurrentzako bi saioak izan ezik, euskaraz bikoiztuko baitituzte). Lehen egunean, haurrentzako bi film emango dituzte: Midas Erregearen altxorra (2010) eta Mystikal (2010). Haien ondotik etorriko dira Jacques Tourneurren Deabruaren gaua (Night of the Demon, 1957) eta Julian Doyleren Ezkontza kimikoa (Chemical Wedding, 2008).

Guztira hamabi film luze emango dituzte dira euskaraz (haurrentzako bi, Piztia pantailan zikloari dagozkion lau eta sail ofizialeko sei pelikula), baita lehiaketako film labur guztiak ere (hamalau guztira).

Robin Hardyren Zumezko gizona (The Wicker Man, 1973), Jalmari Helanderren Rare Exports (2009), Eli Craigen Tucker & Dale gaizkiaren kontra (Tucker & Dale vs. Evil, 2010), Vincent Lanooren Banpiroak (Vampires, 2007) eta Jang Cheol-Sooren Deabruak hartuta (Bedevilled, 2010) dira ikusi ahal izango diren beste filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.