Hegazkin
'Haize beltzak'
Diskoetxea: Mukuru.
Beste estilo batzuetan aritu ondoren, poparekin eta elektronikarekin jolasean hasteak elkartu ditu Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro Isuo, eta duela gutxi argitaratu dute Haize beltzak, euren Hegazkin proiektuaren lehen diskoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean. Sintetizadoreak oinarri nagusi, gitarra elektrikoaren laguntzaz eta ahotsari ere garrantzirik kendu gabe landu dituzte sei abestiak, entzuteko errazak, lehen entzunalditik azkar sartu, gustura irentsi, erraz digeritu eta gehiagorako gogoa emanez. Pop elektronikoa edo synth pop delakoa gustuko dutenek benetan kontuan hartu beharreko bikotea, baina zale ez den beste edozein ere berehala harrapatu dezaketen horietakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu