Haira Aizpurua Ibargaraik jantzi du Euskal Herriko Eskolarteko txapela
BERTSOLARITZA. Iazko etenaren ondotik, Abadiñon (Bizkaia) jokatu zen, herenegun, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Udaberritik egindako saioetan sailkatu ziren Euskal Herri osoko11 bertsolari gaztek kantatu zuten finalean, 230 ikusleren aurrean. Haira Aizpurua Ibargarai saratarrak jantzi zuen txapela, eta Maddi Agirre Epelde gasteiztarra izan zen txapeldunordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu