Irudia. Iurreta (Bizkaia)
Haira Aizpurua eskolarteko txapeldun

Atzo jokatu zen Euskal Herriko 35. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Iurretan (Bizkaia). Haira Aizpurua bertsolari lapurtarrak irabazi zuen, eta Eki Mateorena leitzarra izan zen txapeldunorde. Hamar bertsolari aritu ziren denera: Aizpurua, Mateorena, Maddi Agirre, Sabin Abarrategi, Haizea Telleria, Ixone Asategi, June Aiestaran, Danel Etxeberria, Ibai Lekuona eta Kattin Madariaga. Anttonmari Aldekoa-Otarolak jantzi zion txapeldunari txapela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu