Literatura

Gutun Zuriak Itxaro Borda eta Leila Guerriero sarituko ditu

Bi idazleek euskal makila tradizionala jasoko dute Bilboko letren nazioarteko jaialdiaren irekieran. Hemezortzigarrenez egingo dute arte eta literatur sorkuntzari buruzko topaketa hori, otsailaren 25etik martxoaren 1era.

Itxaro Borda eta Leila Guerriero idazleak. SEVERINE DABADIE eta MAGDALENA SIEDLECKI
Itxaro Borda eta Leila Guerriero idazleak. SEVERINE DABADIE eta MAGDALENA SIEDLECKI
Garazi Karrera
2025eko urtarrilaren 24a
15:41
Entzun

Hemezortzigarrenez egingo dute Bilboko letren nazioarteko jaialdia. Arte eta literatur sorkuntzari eskainitako topaketak dira, eta aurten otsailaren 25etik martxoaren 1era egingo dute. Halaber, duela hiru urte hasi ziren BBK Gutun Zuria Bilbo sariak banatzen, euskal autoreen eta nazioartekoen ibilbideari aitortza egiteko. Laugarren aldi honetan, Itxaro Borda (Baiona, 1959) eta Leila Guerriero (Junin, Argentina, 1967) idazleak sarituko dituzte jaialdiaren irekieran.

Antolatzaileen arabera, euskal eta nazioarteko literatura garaikideko «erreferenteak» dira. Alde batetik, euskal literaturan egindako «ekarpenak» eta «berrikuntzak» eskertu nahi izan dizkiote Bordari. Bestetik, Guerriero Hego Amerikako kazetaritza narratiboko idazle handienetako bat dela adierazi dute.

Horrez gain, jaialdiaren egitarauan parte hartuko dute bi idazleek. Guerrierok solasaldi bat eskainiko du Rodrigo Fresan idazle, itzultzaile eta kazetariarekin batera, lehen egunean. Jaialdia ixteko ardura, berriz, Bordarena izango da, hark hitz egingo baitu azken egunean.

Aurreko aldiak

2022. urteaz geroztik, Gutun Zuriak hauek saritu ditu: Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides; Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza; Mariasun Landa eta Juan Mayorga.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.