Literatura

Gutun Zuriak Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera saritu ditu

Bilboko literatur jaialdiak bigarrengoz banatu ditu BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariak, euskal autoreei eta nazioartekoei aitortza adierazteko.

Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko saridunak, gaur goizean, Bilboko Azkuna zentroko atarian. MONIKA DEL VALLE
Miren Mujika Telleria.
2023ko martxoaren 17a
16:40
Entzun

Bi idazle dira aurtengo BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariaren onuradunak: Anjel Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948) eta Cristina Rivera (Matamoros, Mexiko, 1964). Goizean omendu dituzte, Bilboko Azkuna zentroko atarian egindako emanaldi batean. Makila bat jaso dute biek garaikur modura, Bilboko alkate Juan Mari Aburto, BBK-ko zuzendari nagusi Gorka Martinez eta Azkuna Zentroko zuzendari Fernando Perezen eskutik.

Euskal autoreen eta nazioartekoen ibilbideari aitortza egiteko sortu zituen aipamenak Gutun Zuria Bilboko literatur jaialdiak. Iaz egin zuten estreinakoz, eta Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides izan ziren saridunak.

Gaurko sari banaketan, hiribilduko alkateak xehatu ditu irabazle bakoitzaren merituak. «9.000 kilometrok baino gehiagok banatzen ditu bi artista hauek, baina gizakiaren esentziarik ezkutuenetan arakatzeko nahiak batzen ditu».

Idatzi, editatu, irakurri lelopean, martxoaren 28tik apirilaren 1era bitarte egingo dute jaialdia, eta hain zuzen ere, Lertxundik emango dio hasiera aurtengo aldiari: Lecturas de los demás, lecturas de mí mismo solasaldia eskainiko du Adan Kovacsics idazle eta itzultzaile txiletarrarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.