Gurutze Beitia aktorea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

BILBO. Bilboko Aste Nagusiak baditu bere protagonisten izen-abizenak. Gurutze Beitia aktorea izango da pregoilaria, Jai Batzordeak aho batez aukeratuta. Erabaki horrekin, zuzendari eta aktorea omendu nahi izan dute. Umore arloan egindako lanagatik da ezaguna, eta 2010. urtean Zaranbolas pertsonaia izan zen Bilboko aratusteetan. Txupinera Txomin Barulloko Oihana Pascual izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu